XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

egunak ez dira behin baizik esnatzen
ta argi egiteko urrunegi zaude
itsasoa hor dabil ametsak dantzatzen
eta izar bat
eta izar bat piztu da kalean

nondik nora joan etxerik ez badut
gaueko lurrunek gogoz hartu naute
galdu zen laztan bat bilatuko dizut
eta izar bat
eta izar bat piztu da gauean

kaleak iluna soilik du ematen
eta bazterretan desioak lo daude
haizeak teiletan dihardu kantatzen
eta izar bat
eta izar bat piztu da zeruan

egunak ez dira behin baizik esnatzen
eta ene bihotza ez da inoiz lokartzen
zutaz maitemindu zuen gaumin batek
eta izar bat
eta izar bat piztu da gurean